domingo, 19 de abril de 2015

Berrekipamendua Ogoñon

 "EL SUFRIMIENTO DE SEVILLANO" BERREKIPATUTA

Amaituta gelditu da Ogoñoko "El sufrimiento de Sevillano" bidearen berriztapena. Bidea 10mm-ko parabolt inox-ekin ekipatuta gelditu da. Gehienez 7a+ ko zailtasunak ditu lehen luzean. Berrekipamendu hontarako materiala Bizkaiako Mendi Federazioak emandakoa da.
GOGORATU OGOÑON ESKALATZEA DEBEKATUA DAGOELA  APIRILAREN ERDIALDETIK UZTAILAREN ERDIALDERA




domingo, 22 de febrero de 2015

ROKODROMOAREN INGURUKO BERRIAK

1-Rokodromoaren erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu rokodromoaren inguruan aurrerapausuak emateko eginiko azken asanbladan, ordezkari talde berri bat osatu dela. Dagoeneko talde berri hontako kideak elkartu dira udaletxeko kirol teknikari eta kontzejalarekin, beraz jakinaren gainean daude gaur egungo arazoaren inguruan. Asanblada hortan argi gelditu zen Bergarako Eskaladoriak rokodromo berri baten aldeko apustua egingo dugula eta bide zaila izango dela, beraz ezinbestekoa izango da rokodromoko erabiltzaileen kolaborazioa eta partehartzea.

2- Gogoratu nahi dizuegu oraindik bazkide txartela egin ez duzuenoi, rokodromoan erabilerarako eskalada txartela beharrezkoa dela, txartela lortzeko piszinako karneta daukatenek ez daukate ezer ordaindu beharko besteek ordea 25 euro/urteko kuota ordainduz lortuko duzue, Pol-Pol M.T-ko kontura sartuz. Jakin arazi nahi dizuegu eskalatzaileok ordaintzen dugun kuota hori rokodromoaren mantenimendurako erabiliko dela.
 Bestalde, giltza eskatu gabe atea gainetik salto eginez sartzen diren guzti hoiei esan nahi dizuegu, boikot jarrera horrek atzerapausoak bakarrik ekarriko dituela eskalatzaile eta udaletxearen arteko harremanetan, beraz, mesedez jarrera horrekin amaitzera animatzen zaituztegu.

3. 2015. urterako helduleku berri partida on bat sartuko da, eskaladoriak ipini dugun kuota hoietatik noski. 
 
 

jueves, 22 de enero de 2015

Bergarako Rokodromoa

Kaixo Bergara, kaixo Euskal Herria, kaixo unibertsoa....
 Gure blogg hau gure rokokodromoaren inguruko publikazio batekin aurkezten dizuegu...
Labegaraietako rokodromoa, Euskal Herriko lehenengoetariko rokodromoa da, 1988. urtean inauguratu zena. Garai horretan eskualdeko eta inguruetako eskalatzaile  ugari etortzen ziren bertara entrenatzera, Azpeitia, Durango, Eskoriatza, Eibar....Kuadrilla askok topatzen genuen bertan eguraldi txarra zen asteburutan, jendeak elkar ezagutzen zuen,  orduan gaztetxoak ginen eskalatzaileok, begiak zabal zabal entzuten genituen nagusien Yosemite, Patagonia edo eta Himalayako abenturak....Garai horretan asko jota dozena bat eskalatzaile izango ginen rokodromoan entrenatzen genuen Bergarrak, eta noski eskalatzaileon beharrak asetzen zituen rokodromoa zen.
 27 urte beranduago garaiak aldatu dira, gaur egun 60 bat eskalatzaile gara rokodromoaren erabiltzaileak eta rokodromoak aldaketa batzuk  izan dituen arren, dekadentzian edo hilobirako bidean dagoela esan dezakegu.  Ordutegia, hotza, hezetasuna, zarata...eta Udaletxearen partetik axolagabekeri galanta.
 Ba dira jada, kanpoan federatzen diren eskalatzaileak, Aretxabaleta edo Oñati-ko mendi taldeetan, bertako rokodromoek ordutegi eta baldintza egokiak betetzen dituztelako beraien behar edo bizitzaren
antolaketarako.
 Rokodromoaren arazoei irtenbideak topatzeko lagunak hor ibili dira burubelarri talde edo kolektiboa bat osatu nahian, billerak, asanbleak eginez....baina horrelako gaietan funtseskoa denak fallatu du, elkartasunak eta lanerako konpromezuak.
 Bergarako eskaladorioi dagokigu rokodromoaren alde lan egitea, denok batera, ideiak aportatuz, lan eginez, konpromezuak hartzen. Lan eginez lortuko dugu, merezi dugulako. 1988-2014.......2040an Labegaraietan egongo al gara???