jueves, 22 de enero de 2015

Bergarako Rokodromoa

Kaixo Bergara, kaixo Euskal Herria, kaixo unibertsoa....
 Gure blogg hau gure rokokodromoaren inguruko publikazio batekin aurkezten dizuegu...
Labegaraietako rokodromoa, Euskal Herriko lehenengoetariko rokodromoa da, 1988. urtean inauguratu zena. Garai horretan eskualdeko eta inguruetako eskalatzaile  ugari etortzen ziren bertara entrenatzera, Azpeitia, Durango, Eskoriatza, Eibar....Kuadrilla askok topatzen genuen bertan eguraldi txarra zen asteburutan, jendeak elkar ezagutzen zuen,  orduan gaztetxoak ginen eskalatzaileok, begiak zabal zabal entzuten genituen nagusien Yosemite, Patagonia edo eta Himalayako abenturak....Garai horretan asko jota dozena bat eskalatzaile izango ginen rokodromoan entrenatzen genuen Bergarrak, eta noski eskalatzaileon beharrak asetzen zituen rokodromoa zen.
 27 urte beranduago garaiak aldatu dira, gaur egun 60 bat eskalatzaile gara rokodromoaren erabiltzaileak eta rokodromoak aldaketa batzuk  izan dituen arren, dekadentzian edo hilobirako bidean dagoela esan dezakegu.  Ordutegia, hotza, hezetasuna, zarata...eta Udaletxearen partetik axolagabekeri galanta.
 Ba dira jada, kanpoan federatzen diren eskalatzaileak, Aretxabaleta edo Oñati-ko mendi taldeetan, bertako rokodromoek ordutegi eta baldintza egokiak betetzen dituztelako beraien behar edo bizitzaren
antolaketarako.
 Rokodromoaren arazoei irtenbideak topatzeko lagunak hor ibili dira burubelarri talde edo kolektiboa bat osatu nahian, billerak, asanbleak eginez....baina horrelako gaietan funtseskoa denak fallatu du, elkartasunak eta lanerako konpromezuak.
 Bergarako eskaladorioi dagokigu rokodromoaren alde lan egitea, denok batera, ideiak aportatuz, lan eginez, konpromezuak hartzen. Lan eginez lortuko dugu, merezi dugulako. 1988-2014.......2040an Labegaraietan egongo al gara???